Itxi

22:30ean

'Hijo de otra madre' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De...' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Saioak, gainera, atal berri bat estreinatuko du, 'Rodando hacia el desastre' izenekoa.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Hijo de otra madre pelikula estreinatuko du telebistan, benetako gertakari batzuetan oinarritutako filma. Bigarren Mundu Gerra garaian, Jersey uhartea nazien esku geratu zen britainiar lurralde bakarra izan zen, eta Louisa Gould izeneko emakume batek Errusiako soldadu iheslari bat ezkutatu zuen bertan, bere etxean. Gouldek beste ama baten semea babesteko beharra sentitu zuen egoera arriskutsu horretan. Jenny Seagrove aktoreak egingo du Louisa Gouldenen papera, eta John Hannah eta Ronan Keating ikusiko ditugu harekin batera.

Bestalde, Mario Casas aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du 'LND' saioak, bere azken lanerako egin duen transformazio fisiko ikusgarriaren harira. Horrez gain, zalaparta handia sortu izan duten Hollywoodeko ezkontzak gogoratuko ditu Línea caliente atalak.

Amaitzeko, pelikula ezagun eta arrakastatsuenak filmatzeko arazoen inguruko atal berria estreinatuko du 'LND'k, Rodando hacia el desastre izenburupean.

'La Noche de… Hijo de otra madre' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)