Itxi

Pilota

Bengoetxea VI eta Elezkano II.aren arteko partida, gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Leer en Castellano

Lau T'erdiko Txapelketako norgehiagoka, Beasaindik zuzenean, 22:00etan.

Oinatz Bengoetxea

Bengoetxea VI.ak eta Elezkano II.ak Beasainen jokatuko duten Lau T'erdiko Txapelketako norgehiagoka izango dugu gaur ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en 22:00etatik aurrera.

Partida amaitzean, Peña II.a eta Etxeberria ere aurrez aurre arituko dira Lau T'erdiko Promozio Txapelketan. Jaialdia binakako neurketa batekin amaituko da: Jaka-Galarza / Arteaga-Eskiroz.

Kontakizuna Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)