Itxi

19:00etan

Rikardo Arregi sariak, gaur arratsaldean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Leer en Castellano

Ilaski Serranok eta Dani Alvarezek gidatuko duten ekitaldian, azken 50 urteotan euskarazko kazetaritzak egin duen ibilbidearen hamar mugarri sarituko dituzte.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute gaur Andoaingo Bastero kulturgunean 19:00etatik aurrera Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatzeko egingo den ekitaldia. Bertan, azken 50 urteotan euskarazko kazetaritzak egin duen ibilbidearen hamar mugarri sarituko dituzte. Ilaski Serrano eta Dani Alvarez kazetariak egingo dituzte gidari lanak.

Edizio eta ospakizun berezia da aurtengoa, 30 urte bete baitituzte Rikardo Arregi Kazetaritza Sariek. Hori dela eta, urteotan guztiotan euskarazko komunikazio arloan protagonista izan direnen lana aitortuko dute.

Ekitaldia musikaz jantziko dute Joxan Goikoetxea eta Iosune Marin musikariek, Olatz Prat abeslariarekin batera. Bestalde, Zubi lana dokumentalaren pasarte labur bat izango da ikusgai. ETBk eta On Time ekoiztetxeak egindako ikus-entzunezko honek euskarazko komunikazioaren azken 50 urteetako errepasoa egiten du.

Xabier Sukia kazetariak egingo du ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango den emanaldiaren kontakizuna.