Lehiaketa
'Atrápame Si Puedes' saioaren milagarren atala eskainiko du ETB2k gaur
EiTB
Aste osoan zehar, bere historiako unerik onenen errepasoa egiten ari da Patxi Alonsok gidatzen duen lehiaketa.
ETB2ko 'Atrápame Si Puedes' saioa milagarren atalera iritsiko da igande honetan eta modu berezian ospatuko du. Patxi Alonsok asteburuetako edizioko lehiakiderik onenak izango ditu bere alboan: Mariaje, Sergio, Lohitzune, Bernabe eta Natty. Aurkezlearekin batera, beraiena izango da orain arteko ospakizun-pastel bereziena mozteko ardura. Hostoil Produkzioak ekoizpen etxearen lehiaketak arrakastaz beteriko bost denboraldi bete ditu, eta bere ordu tartean audientzia liderra da.
Milagarren saioaren aurreko egunetan, ETB2ko lehiaketa bere historiako unerik onenen errepasoa egiten ari da, eta igandeko festaren inguruko aurrerapen bat edo beste ere eskaintzen ari da.
Lau urte hauetan ETB2ko ikurretako bat bilakatu da, eta historia egitea ere lortu du, Euskal Telebistako hainbat diru-sariren artean, orain arteko handiena banatu izanagatik: 164.000 euroko zakua.
'Atrápame Si Puedes' saioaren milagarren ospakizun atala igandean izango da ikusgai, 14:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.