Itxi

22:30

La Naval ontziolaren egoera kritikoa hizpide, gaur gauean, '360º. Tú Decides'en

EiTB

Leer en Castellano

Saioak PSOEk eta PPk botere judizialaren izendapenaren inguruan sinatutako akordioa ere aztertuko du.

Navaleko langileen protesta. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Arantza Ruizek aurkeztutako '360º. Tú Decides' eztabaida saioak La Naval ontziola enblematikoaren egoera kritikoa aztertuko du. Desagertzera bideratutako ERE batean murgilduta dago, eta bertako 177 langileek esku hartze publikoaren aldeko deia egiten dute. Posible al da? Zergatik da posible enpresa batzuetan baina ez besteetan? Zein dira bete beharreko baldintzak? Horri buruz eztabaidatuko du saioak Javier Zarraonandia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordearekin, La Navaleko hainbat langileekin eta ateak ixten bukatu duten beste enpresa batzuetako langileekin.

Horrez gain, saioak asteko eskandaluari tarte bat eskainiko dio. PSOE eta PPk botere judizialaren izendapenaren inguruan sinatutako akordioak haserrea piztu du gizartean, baita gainerako elkarte judizialetan ere. Aho-batez eskatzen diete politikariei botere horrekiko kontrola mantentzeari uzteko. Hala defendatzen du Joaquin Bosh magistratuak, Jueces para la Democracia taldeko kidea eta El secuestro de la justicia liburuko egileetako bat. Ostiraleko saioak erabaki hori aztertuko du berarekin, eta bere iritzia ezagutuko du.

Hori guztia platoan izango diren 50 hiritarrekin eta Begoña Conde, Irantzu Varela, Fernando Palacios eta Tito Irazustaren kolaborazioarekin.

'360º. Tú Decides' saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)