20:00etan
'Historias a Bocados'ek Ziordia bisitatuko du gaur
EiTB
Jorge Azanza txirrindulari profesional ohiak benetako txirrindulari menua prestatuko dio.
Sakana eskualdean barrena, Ziordiako hainbat bizilagunekin egingo du topo Joseba Arguiñanok igande honetako 'Historias a Bocados' saioan.
Juan Manuel Mendibe sukaldari profesionalarekin errekako karramarroak arrantzatuko ditu Josebak, eta beranduago haiekin arrautza gogortuak piper txorizero saltsarekin eta errekako karramarroekin prestatuko dituzte. Jatordua amaitzeko, Juan Manuelek bere gitarra hartuko du eta 'ranchera' bat inprobisatuko du ezustean agertuko den bere lagun batekin batera.
Ahozabalik utziko du Fernando Fustée igeltseroak Joseba bere zaletasunarekin. Benetako armekin tiro olinpikoan entrenatzen topatuko du Josebak. Behin sukaldean sartuta, Josebak bakailaoa pil-pil erara prestatuko du, eta jan ostean bakarrik ausartuko da tiro egitera.
Jorge Azanza txirrindulari profesional ohia da, eta, besteak beste, Euskaltel taldeko kide ere izan zen. Frantziako bi Tour, Italiako bi Giro eta Espainiako bi Itzuli ditu bere ibilbidean. Horregatik, Jorgek benetako txirrindulari menua prestatuko dio: hasteko, espagetiak berakatz, pipermin, gazta parmesano eta ganbekin, eta bigarren platererako, oilasko bularrak plantxan barazkiekin. Bere etxeko gimnasioan azterketa biomekanikoa egingo dio Josebari, eta esfortzu proba ere egingo dio.
'Historias a Bocados' saioa Ziordian izango da 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.