Itxi

Pilota

Lau T'erdiko Txapelketako finala, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Leer en Castellano

Altuna III.aren eta Ezkurdiaren arteko partida amaitu ostean, saio berezi bat egingo da Navarra Arenatik, finalak eman duena aztertzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak igandean Iruñean jokatuko duten Lau T'erdiko Txapelketako finala. 17:00etan hasiko den pilota emankizuna saio berezi batekin amaituko da, Navarra Arenatik bertatik egingo dena, finalak eman duena aztertzeko.

Pedro Mari Goikoetxeak gidatuko du mahai-ingurua eta hiru gonbidatu izango ditu: Abel Barriola, Mikel Idoate eta Juan Mari Juaristi Atano XIII.a. Euren iritziekin eta tantorik onenak erakutsiz, partidaren analisia egingo dute. Halaber, bi protagonisten hitzak jasoko dituzte.

Finaleko emanaldien medio ugariak aprobetxatuz, ETBko lan-taldeak egun handi honen inguruko xehetasun guztiak ekarriko dizkigu. Elena Azpeitia eta Xabier Andueza kazetariek frontoiko testigantzak bilduko dituzte zuzenean. Halaber, bi finalisten herrietan, Amezketan eta Arbizun, ere egongo dira kazetariak, bertan gertatzen dena kontatzeko.

Ekoizpen berezia

Lehen finala izango da Iruñeko pilotaleku berrian. Lekuak eskaintzen dituen aukerak baliatuz eta hitzordu garrantzitsua dela kontutan izanez, hamabi kamera erabiliko ditu ETBk emanaldia egiteko. Horietako bat, Burubero izenekoa, frontoiaren goialdean kokatuko da eta jokoaren ikuspegi zenitala erakutsiko du, orain arte inoiz munduan ikusi gabeko irudiak.

Emanaldia eitb.eus-eko streaming bidez jarraitzen dutenek Burubero kamerak eskainitako irudia nahi duten momentuan ikusteko aukera izango dute.

Xabier Euzkitzek egingo du igandeko final handiaren kontakizuna, Joxean Tolosak lagunduta. Partida nagusiaren aurretik, Artola-Albisu eta Irribarria-Zabaleta bikoteak izango dira nor baino nor gehiago.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)