Audientzia
Audientzia datu bikainak, 'Euskaraldia: bat eta ba hamaika' saioarentzat
EITB
Halaber, Javi Sierra sukaldariak aurkeztutako 'Juego de Cartas' saioa denboraldiko ikusiena izan zen.
Astelehen gauean ETB1ek eskainitako 'Euskaraldia: bat eta bat hamaika' saioak harrera bikaina izan zuen, %3,9ko audientzia zatia eta euskaldunen %9,9ko kuota bereganatuz. Edurne Azkaratek gidatutako Euskaraldiari buruzko lehen saio bereziak 87.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Datorren astelehenean, azaroaren 26an, bigarren atala izango da ikusgai. Bertan, hizkuntzari lotutako bizipen hunkigarri eta gainditze istorio gehiago ezagutuko ditugu.
Bestalde, ETB2k eskainitako 'Juego de Cartas' saioa denboraldiko ikusiena izan zen, %10,8ko audientzia zatia bereganatuz. Javi Sierrak aurkeztutako saioak xarma handiko Arabako jatetxeak hartu zituen protagonista eta 202.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.