22:30ean
Iruñeko fusio-sukaldaritza protagonista, gaur, 'Juego de Cartas' saioan
EITB
Javi Sierra sukaldariak San Fermin, El Búho, Qwerty eta La Barra del Goloso jatetxeak ezagutuko ditu.
Gaur gauean, Javi Sierra sukaldariak aurkeztutako 'Juego de Cartas' saioa Iruñean izango da bertako fusio-sukaldaritza ezagutzeko.
Hasteko, San Fermin jatetxea eta haren jabea Matias Giocoli ezagutuko dituzte hiriko alde zaharrean. Bertatik gertu, bigarren lehiakidearekin topo egingo dute, Ana Gorostiza eta haren El Búho jatetxea.
Merkatarien kalean, Ariel Sdrech sukaldari-buruaren eskutik ezagutuko dute Qwerty jatetxea, eta amaitzeko, Iruñeako Zabalgunean dagoen La Barra del Goloso, Montse Hernandez jabearen jatetxean izango dira.
'Juego de Cartas' astelehenero izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.