20:00etan
'Historias a Bocados' saioa Orendainen izango da gaur
EiTB
Joseba Arguiñano sukaldari eta gozogilearen eskutik, Orendain herri gipuzkoarrera joango gara bertako herritarren istorioak ezagutzera.
Joseba Arguiñano Orendainera hurbilduko da bertako auzokideen istorioak ezagutzera gaur arratsaldean.
Iñaki Zurrirainek 31 urte ditu, abeltzaina da eta egun esnea lortzeko hazten dituen 200 behi frisiar ditu. Joseba, Iñakik bere behiekin bizi duen egunerokotasunean murgilduko da saioan. Eta etxeko produktu izarra esnea dela kontuan hartuta, arroz esnea prestatuko dute elkarrekin.
Ondoren, Garmendia-Etxeberria familia ezagutuko dugu. Bertako ia inor ez da Orendainen bizi, baina familiak asteburu eta jai egunetan senide guztiak elkartzeko erabiltzen duten baserria du bertan. Baserrian, Cayetana Etxeberria ezagutuko du Josebak, 86 urterekin familiako 50 lagun biltzen saiatzen da zerbait antolatzen duten bakoitzeko. Martina Garmendiarekin, Cayetanaren alabetako batekin, antzina egiten ziren eran gaztainak egingo ditu Josebak. Danbolinaren laguntzaz, baserriko tresna zaharrak ikusiko ditu, eta Malen eta hiruren artean, Cayetanaren birlobetako baten presentziaz, txorizo taloak prestatuko dituzte. Dastaketa, konpainia ezin hobean egingo dute gaztaina eta sagardoaz lagunduta.
'Historias a Bocados: Orendain', gaur, ETB2n eta eitb.eus-en, 20:00etan.