20:00etan
Joseba Argiñano Armentian izango da gaur, 'Historias a Bocados' saioan
EiTB
Armentia bisitatuko du igandeko saioak, xarma berezia duen arabar herrixka. Halaber, Josebak bertako auzokide eta ohitura gastronomikoak ezagutuko ditu.
Gaur arratsaldeko 'Historia a Bocados' saioan, Joseba Arguiñano sukaldariak Armentia bisitatuko du eta xarma berezia duen arabar herrixka honetako auzokide eta ohitura gastronomikoak ezagutuko ditu.
Alfredo López de Uralde, 63 urteko gizona, Armentian nekazariak diren azken 20 familiatarikoetakoa da. Gasteiztik hiru kilometrotara dagoen 200 biztanleko herrixka batean bizitzea nolakoa den azalduko dio Josebari. Alfredok Josebaren laguntzarekin erroskilak prestatuko ditu, bere familiak duela urte askoan erabiltzen duen errezeta jarraituz. Horrez gain, duela 8 urtetatik usoen maitalea da Alfredo, eta kolore bizidun usoak hazten dituen usategia erakutsiko dio Josebari.
Beste alde batetik, 'El Caserón' jatetxea Armentiako erreferente gastronomikoa da. Errestaurazioa modu handian bizi duen tokia da eta eztei-oturuntzan adituak dira. Josebak Juancar Gomezi mahai bat jartzen lagunduko dio, eta ondoren, milaka pertsonentzako jana prestatuko dute. Horretarako, etxeko plater berezia prestatuko dute, apirilaren 28an egiten den ohiko platera: barraskiloak perretxikoz beteak, pernila eta saltsa bizkaitarrarekin.
Diego Cano eta Pilar Revueltak Zaldiaran hipika kudeatzen dute. Zaldian ibiltzen irakastearekin batera, ekintza terapeutikoak ere antolatzen dituzte bazterketa soziala sufritzen duten gazteekin. Zaldian ibili ostean, arkumea egingo dute parrillan bikoteak euren egunerokotasuna kontatu bitartean.
'Historia a Bocados' larunbat eta igandeetan izaten da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.