22:20ean
Gorka Iraizoz, osteguneko 'Anitzele' saioan
A.H.
EITB
Solasaldi tartean herrialde arabiarren egoeraz arituko dira.
Gorka Iraizoz, Athleticeko atezaina, Xabier Euzkitzeren jaurtiketak gelditzen saiatuko da 'Anitzele'n. Ansoainen jaio, Txantrean hazi eta futbolean hainbat taldetan ibili ondoren, lau urte daramatza zurigorrien atea defendatzen. Kirolaz eta beste hainbat bizipenez arituko da Iraizoz Xabier Euzkitze, Alex Sardui, Nerea Rodriguez eta Josu Loroño elkarrizketatzaileekin.
Saioaren bigarren zatian, herrialde musulmanetan gertatzen ari diren aldaketa handiei begira jarriko dira. Gizartearen askatasuna aldarrikatuz eta altxamenduek sortutako gatazken ondorioz, jada bi diktadorek alde egin behar izan dute. Baina mareak jarraitzen du. Demokratizaziorako bide hori aztertzeko, Juanjo Gabiña (prospektiban aditua), Eguzki Urteaga (Euskadi irratia) Ana Aizpiri (Euskal Telebista) eta Othman Kortazar soziologoa izango dira 'Anitzele'n.