Itxi

Audientzia

Audientzia datu bikainak izan zituen 'Vascos por el Mundo' saioak ostegunean

EITB

Leer en Castellano

Bere historiako bigarren saiorik ikusiena izan zen eta %10,9ko audientzia zatia bereganatu zuen.

Pedro Mardones, 'VXM' saioaren erreportaria

'Vascos por el Mundo' saioak audientziaren harrera bikaina izan zuen ostegunean eta ordutegi nagusiko bigarren aukera izan zen Euskadin, %10,9ko audientzia zatia bereganatuz.

Halaber, Miami hirian grabatutako atala saioaren historiako bigarren ikusiena izan zen eta 229.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Floridako hego-ekialdeko Miami hirian egon zen Pedro Mardones kazetaria eta South Beach, Star Island, Everglades parkea, West Palm Beach eta Cayo Vizcaino bezalako tokiak ezagutuko zituen bertan bizi diren euskaldunekin batera.

 

Informazio gehiago (1)