22:30etik aurrera
'La pasión de Augustine' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De…' saioan
EiTB
Brad Pitt aktorearen curriculumaz, hainbat artistaren talentu ezkutuez eta Matthew Brodericki eta Jennifer Greyri egindako homizidio salaketaz hitz egingo dute saioan, besteak beste.
Gaur gaeuan, 'La Noche De…' saioak La pasión de Augustine filma eskainiko du. Lea Poolek zuzendutako ekoizpen kanadarra da, eta Céline Bonnier eta Lysandre Ménard aktoreak ditu protagonista. Musika ardatz duen film hau 1960ko hamarkadako Quebecen dago girotuta, eta genero berdintasunarekin lotutako hainbat etiketa jaso dituen filma da.
'LND' saioak Brad Pitt aktoreak duen curriculuma sakon ikertuko du. Egun aktorearen bihotza zeinek duen, horren filmez eta sariez eta espediente akademikoaren inguruan hitz egingo dute saioan. Izan ere, limusina gidari, 'stripper'-en bizkartzain eta jatetxe bateko 'oilasko' gisa aritu da lanean.
Hurrengo tartean, Scarlett Johansson, Amy Adams, Emma Stone, Natalie Wood, Matthew McConaughey eta David Beckham aktoreek duten ezkutuko talentuaz arituko gara; izan ere, guztiak omen dira sukaldari bikainak.
Bukatzeko, Matthew Broderick eta Jennifer Grey aktoreen kontra jarritako homizidio salaketa ekarriko dugu gogora. 1988an jarri zuten horien kontrako salaketa, Los Angelesen istripu bat izan ondoren; horien autoak beste bat jo zuen, eta bertan zihoazen bi emakumeak bertan hil ziren.
'La Noche De... La pasión de Augustine' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.