21:45ean
'Dancing Laguardia', musika eta dantza Gabon gaueko saioa, ETB2n eta eitb.eus-en
EiTB
Guardia herriko auzokideek egindako dantza erraldoi batek herria zeharkatuko du Ion Aramendik aurkeztutako saio berezian. Aurkezleak hainbat laguntzaile ezagun izango ditu saioan zehar.
Suhiltzaileak, ardandegi jabeak, koroak, buruhandiak, txirrindulariak, pilotariak, okinak… auzokide askok Guardia herrian barrena dantzan arituko dira gaur gaueko saio berezian. Ion Aramendi aurkezlea auzokideak konbentzitzen saiatuko da dantza erraldoian parte hartu dezaten. Tartean, gabonetako kantak entzun, bertako dantza tipikoak dantzatu eta herriko jendeaz gozatu ahal izango dugu.
Emanaldi musikal erraldoi hau antolatzeko, Ion Aramendik Gotzon Poza koreografoaren laguntza izango du, eta beste aurpegi ezagun batzuena ere. Horien artean, Oscar de Marcos futbolaria izango da. Oscar Guardiakoa da jatorriz eta futbol partidu bat jokatuko du ardandegi baten barruan; Azkoa flamenko dantzaria ere izango du laguntzaile gisa. Azkoa, La Pulga ezizenez da ezaguna eta kupela baten gainean dantzatzen ikusteko aukera izango dute saioan zehar. Joseba Beloki txirrindulariak gurpilen gainean egingo du koreografia; Tintin III pilotariak ostera, sorpresa berezi bat jasoko du frontoian eta azkenik, Javi Sierra sukaldariaren laguntza ere izango du Aramendik.
Horrez gain, saioak Erdi aroko zentro historikoa bisitatuko du, Guardiako harresiak eta hainbat ardandegi ere. Laburbilduz, Arabar Errioxako kapitala den Guardiako herria hobeto ezagutzen lagunduko diguten tokiak izango dira bisitatuko direnak.
'Dancing Laguardia' saio berezia, gaur gauean izango da ikusgai, 21:45ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Baleuko ekoiztetxeak ETB2rako sortutako saioa da.