Kargatzen...
Itxi

Audientzia

'Handia' pelikularen estreinaldi arrakastatsua ETB1en

EITB

Leer en Castellano

Pelikularen emanaldia euskaldunen artean nagusi izan zen. Oro har,%5,5eko audientzia zatia eskuratu zuen, euskaldunen artean %15,0ko kuota bereganatuz.

Handia filmaren estreinaldiak audientziaren harrera bikaina izan zuen ETB1en igande gauean. Pelikulak %5,5eko audientzia zatia bereganatu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen %15,0ko kuotarekin. Halaber, 189.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako filmak kritika eta publikoaren harrera bikaina izan du eta hainbat sari lortu ditu. Horien artean, Goya sarietan jasotako 13 izendapenetatik hamar sari irabazi zituen eta Donostia Zinemaldian epaimahaiaren saria eta euskal zinemaren saria bereganatu zituen. Eneko Sagardoy (gizonezko aktore errebelazioaren Goya sariaren irabazlea), Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Ramon Agirre eta Aia Kruse dira aktore protagonistak.