22:30ean
'Vascos por el Mundo' Londresen izango da, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en
EiTB
Carolina Calvo kazetariak Londresko toki ederrenak ezagutuko ditu bost euskaldunen eskutik.
'Vascos por el Mundo' saioa Londresen, munduko kapital kosmopolita eta ederrenetakoenean, izango da gaur gauean. Toki ikusgarriak bisitatzearekin batera, Londresko herritarrek gabonak nola bizi dituzten ikusi ahal izango dugu Carolina Calvo kazetariaren eskutik.
Erramunek 47 urte ditu eta donostiarra da. 3 urte daramatza Londresen bizitzen eta berarekin alde familiarrena ezagutu ahal izango dugu. Waterloo auzora joango gara, eta toki irudikatuenak ikusi ahal izango ditugu bertan: London Bridge, Big Ben, London Eye eta Tamesis ibaia. Wimbledon auzoa ezagutzeko aukera ere izango dugu, izan ere, Erramun bertan bizi da. Giro familiarrenean eta ohikoa den jertse gorria soinean, etxea apainduko dugu gabonetarako.
Itziar 35 urteko nafarra da, Barañain herrikoa. Zuzendari komertziala da eta sabel-dantza egitea du pasio. Brixton auzoa eta Electric Avenue kale ezaguna ezagutuko ditugu bere eskutik. Gainera, bere estudioa ere bisitatuko dugu, bertan aitortuko digu faltan botatzen duen gauzetako bat euskaraz hitz egitea dela.
Maitanek 26 urte ditu, Santurtzikoa da, eta erizain honek beti izan du Londres bere bizitokirako ametsa. Bere eskutik, Portobello ezagutuko dugu lehenik, eta Londresko zubia gero. Bertan jaten den plater ohikoena dastatuko dugu baita ere, fish and chips. Erdiguneko kaleetan barrera murgilduta, Carnaby Street, Picadilly Circus eta Leicester Square-n dagoen merkatuan izango gara.
Monika getxotarra da eta bere 38 urterekin, ia bizitza erdi darama Londresen bizitzen, 15 urte alegia. Monikak bere katering enpresa propioa du, "London Basque Kitchen" izena duena. Borough Market eta jaki euskaldunak aurki daitezkeen tokiak bisitatuko ditugu berarekin, horren erakusle, egindako bisitaldian ez dira pintxoak eta txakolina faltako. Gainera, Dulwich auzoa ere ezagutuko dugu, gabonetako filmetan agertzen den auzo tipikoen antzekoa dena. Bere enpresak antolatuko gabonetako jaian murgiltzeko aukera izango dugu baita ere.
Pablo Gasteizen jaiotako da duela 30 urte, nahiz eta, Iruñean hazi. London City Orchestra-ko zuzendaria da eta 7 urte daramatza Londresen bizitzen. Real Conservatorio musika eskola eta Hyde Park ezagutuko ditugu bere eskutik. Patinen gainean aritzeko aukera ere izango dugu, izan ere, Natural History Museum –eko izotz pistara eramango gaitu Pablok. Bere bikotea ezagutzearekin batera, Michael Kamen musikariaren etxea ezagutuko dugu. Ondoren, Notting Hillera joango gara bertako merkatu ikusgarriaz gozatzeko, South Bank center-eko merkatura alegia.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.