Martxoaren 7an
'Goenkale': Tximista eta Manex lur jota daude
45. atalaren aurrerapena
Eider arriskuan dago. Enekok gezurra esan dio eta egitan, bere etsaia da.
Tximista eta Manex Arraldera itzuliko dira, baina Kevinek desagertuta jarraitzen du. Biak ere lur jota daude istripuaren ondoren. Bi lagunek zerbait ezkutatzen dute, kontatu dutena eta egia ez baitatoz bat.
Paulak eta Abelek gezurra esan diela ohartuko da German. Izan ere, duela gutxi ezagutu zirela esan bazien ere, orain dela 17 urte baino lehenagotik ezagutzen dute elkar. Germanek ez du ulertuko aitaren desleialtasuna eta azalpenak eskatuko dizkio. Abelek Uxueren aita dela aitortuko dio.
Joanak maite duela aitortuko dio Iboni. Roberto etorri denetik Kandido jeloskor dago. Nekanek Leonor presionatzen jarraitzen du Kuban hildako turista euskaldunaren kasua dela eta. Kubatarrak bestalde, Robertoren laguntza izango du. Uxuek azkenik Lukasekin kateatzea lortuko du.