Itxi

22:30ean

Kartzela barruko eta kanpoko bizitzaz, ostiral gauean, 'Punto de Vista' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Saioak, egunero euren iragan kriminala barkarazi eta etorkizun bat eraikitzeko borrokan ari diren hiru preso ohien testigantzak bilduko ditu. Tomas, Sara eta Alvaro dira gonbidatuen izenak.

Iñaki Elorza

Presos de nuestro pasado criminal izenburupean, ostiral gauean Iñaki Elorzak gidatutako 'Punto de Vista' saioak hiru preso ohien testigantzak bilduko ditu, Tomas, Sara eta Alvarorena. Protagonistek, zein egoerak bultzatuta bukatu zuten kartzelan, erreformatorioan igarotakoak eta egungo egoera eta gizartearen babesa berreskuratzeko borrokak nolakoak diren azalduko dizkigute.

Delitu egin dute, euren delituak barrote artean pasatu, eta kalean euren iragan kriminala barkatzeko borrokan bizi dira, etorkizun bat berreraikitzeko borrokan hain zuzen.

Protagonista guztiak anonimoak izango dira saioaren hasieran, baina saioaren bukaeran aukeratu ahal izango dute anonimo izaten jarraitu edo ez. Izan ere, lotsak, aurreiritziek edo ondorio pertsonalek anonimo izatera eraman dituzte.

Horien ikuspegia islatzeaz gainera, saioak protagonisten inguruko pertsonen eta adituen testigantzak bilduko ditu, bakoitzaren egoerak testuinguruan hobeto kokatzeko.

Atal bakoitzak gai desberdin bat du ardatz, hiru protagonista eta hiru ikuspegi desberdinetatik kontatu nahi dena.

'Punto de Vista: Presos de nuestro pasado criminal' ostiralean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)