20:00etan
'Historias a Bocados' Foruan izango da gaur
EiTB
Joseba Arguiñanok Maria Luisa Urrestarazu, Josefina Aguirre eta Manu Martinen auzokoen kontakizunak entzungo ditu.
Joseba Arguiñao 'Historias a Bocados' saioko aurkezlea Foruan izango da gaur, hango herritarren historiak ezagutu eta jaki goxoak dastatzeko.
Maria Luisa Urrestarazuk 67 urte ditu eta 40 urtez andereño izan zen Gernikako ikastolan. Erretiroa hartu du dagoeneko, eta, besteak beste, zeramika lanak egitea du gustuko etxean duen tailerrean.
Josefina Aguirrek, berriz, 68 utre ditu eta Josebari lehenengo lehenengo etxean dituen abere bereziak erakutsiko dizkio: indioilarrak, ahuntz txikiak eta arraza frantseseko ahateak.
63 urte ditu Manu Martinek eta berak gehien maite duena kardamiruak dira. Berak hazi eta zaintzen ditu txoriok, abesten erakutsi eta lehiaketetara eramateko. Etxean dituen txoriak erakutsiko dizkio, baita entrenatzen dituenean erabiltzen duen teknika ere.
'Historias a Bocados' gaur izango da Foruan, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.