20:00etan
'Historias a Bocados' Nuarben izango da gaur
EiTB
Joseba Arguiñano Azpeitia eta Beizama artean dagoen auzoko bizilagunekin egongo da.
Joseba Arguiñanok aurkezten duen 'Historias a Bocados' saioa Nuarben izango da gaur, Azpeitiak eta Beizamak partekatzen duten auzoan.
Sokatira taldeak ezagun egin zuen Nuarbe mundu osoan. 90. hamarkadan Europako eta Munduko hainbat txapelketa eskuratu zituen bata bestearen segidan. Sokatira taldearen oroitzapenak Euskal Herrian den sokatira museoan bildu dituzte. Luis Mari Gurrutxaga bultzatzaileetako batek gidatuko du Joseba museoan barna.
Saskigintza oparoa izan da, halaber, auzo honetan. Bertako bizilagun asko aritu zen honetan lanean. Horietako bat, Xixilio Alegria, 79 urteko gizona izan zen. 31 urtebete arte saskigintzan egin zuen lan.
Ziriako Gurrutxaga zestalaria 2017ko urrian hil zen. Olatz Odriozola haren alargunak eta Maria Gurrutxaga alabak omenalditxoa eskainiko diote saio honetan.
'Historias a Bocados' gaur dago ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.