Audientzia
'El Conquistador' saioak audientzia marka hautsi du berriro ere
A.E.
EITB
%21,3ko audientzia kuota eta bataz besteko 212.000 ikus-entzule eskuratu zituen. ETB-2ko realitya eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin berriro ere.
''El Conquistador del Fin del Mundo'' igandeko saioarik ikusiena izan zen Euskadin, %21,3ko audientzia zatia lortuz. Bataz besteko 212.000 ikus-entzulek jarraitu zuten saioa eta 360.000 pertsonak bat egin zuten emanaldiarekin uneren batean, EAEan eta Nafarroan.
Igandeko atala aurtengo ''El Conquistador del Fin del Mundo'' edizioaren emanaldirik ikusiena izan da. La1 eta Telecincoren aurretik jarri zuen ETB-2. Atzoko atal zirraragarrian, Fernandok Dina kanporatu zuen elkarren arteko proba gogorrean.
Interneten ere oihartzun handia du ''El Conquistador'' saioak. eitb.com web gunearen bitartez 10.000 pertsona baino gehiagok jarraitu zuten web gune berezia eta 25.000 orrialde ikusi zituzten. Orrialde gehienak bideoak eta programa eta lehiakideen inguruko informazioa dira. Ehundaka lagunek jarraitu zuten sarean saioan Facebook eta Twitter bidez.