22:30ean
Sveta eta bi kapitain berri, gaur gauean, 'El Conquis' eztabaida-saioan
EiTB
Ainhoak eta Txurruk giroa animatuko dute Isa, Eider, Gotzon, Nakor eta Isma 'conquistologo'ekin, eta Humbertok beste protagonista baten berri emango du.
Sveta Armendariz, jatorri errusiarra duen nafarra, izango da gaur gauean 'El Conquis' eztabaida-saioko protagonista. Sveta oso haserre atera zen lehiaketatik, Pili taldekidearen aurka gaizki-esaka. Urdinek bizi duten giro txarrari taldekide baten gaixotasuna erantsi behar zaio, eta horrek ez du egoera hobetuko.
Halaber, aste honetako 'El Conquis'ek sorpresa handia ekarriko du. Eneko, Seleta eta Patrirekin batera kapitainak izango diren beste bi lagun nortzuk diren jakingo dugu.
'El Conquis del Pacífico'k Andoni eta Luna kanpamentuetara itzuli direneko irudiak erakutsiko dituzte, orain arte ikusi ez direnak. Horrez gain, hiru kanpamentuetako irudi onenak eta Hostoilek Euskal Telebistarentzat ekoizten duen realityaren hirugarren atalaren aurrerapena eskainiko da.
Isa, Eider, Gotzon, Nakor eta Isma dira aste honetako 'conquistologo'ak. Gaztearen setetik, Ainhoak eta Txurruk musikaz girotuko dute saioa, eta txio onenak bilduko dituzte. Humbertok, berriz, aurtengo saioko protagonista baten berri emango du.
'El Conquis del Pacífico' asteazkenetan izaten da ikusgai, 'Eguraldia' tartearen ondoren, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.