Itxi

ETB Kantxa

Mutiloako pilota jaialdia, ostiralean, zuzenean, ETB-1 eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Martinez de Irujo-Merino II eta Arretxe II-Ibai Zabala bikoteek jokatuko dute txapelketako partida.

Ostiral honetan Euskal Telebistako ''ETB Kantxa'' saioak Mutiloako piltoalekuarekin bat egingo du zuzenean bertan ospatuko den jaialdiaren berri emateko. Hasteko, Leiza-Oteiza eta Jaunarena-Larrinaga bikoteen arteko partida jokatuko da eta ondoren, Martinez de Irujo-Merino II eta Arretxe II-Ibai Zabala arituko dira nor baino nor txapelketako neurketan. Xabier Euzkitze, Josean Tolosa eta Koldo Aldalurrek egingo dute kontakizuna 22:10etik aurrera.