Itxi

22:30ean

'Batalla por Sebastopol' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De...'n

EITB

Leer en Castellano

Horrez gain, Viggo Mortensen aktorearen inguruko erreportajea eta Philip Seymour Hoffman aktorearen heriotzaren inguruko ikerketa eskainiko ditu saioak.

'Batalla por Sebastopol' filmeko irudia. Argazkia: EiTB

'La Noche De...' saioaren gaurko atalak Batalla por Sebastopol pelikularen estreinaldia eskainiko du telebistan. Bigarren Mundu Gerran, Armada Gorrian nazien kontra borrokatu zen Lyudmila Pavilchenko munduan izan den frankotiratzailerik onenaren istorioa kontatzen du lanak. Yuliva Peresild, Yevgeni Tsyganov, Joan Blackham eta Anatoliy Kot dira filmaren aktore protagonistak, eta Felix Linaresek aktore zerrendaren eta grabazioaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Horrez gain, Viggo Mortensen Oscar sarietarako aktore onenaren izendapena eskuratu duen aktorearen bizitza eta ibilbidea errepasatuko duen erreportajea eskainiko du 'LND' saioak.

Bestalde, Talentos Ocultos atalak Hollywoodeko izarrek ezkutuan dituzten talentuez arituko da. Musika, pintura eta mahai-jokoen alorrean trebezia handia erakutsi duten hainbat pertsonaia ezagunen adibideak emango ditu.

Amaitzeko, Philip Seymour Hoffman aktorearen heriotza tragikoaz arituko da 'LND'. Droga gaindosi batek eragindako heriotza izan zen, eta, diotenez, etxean 70 pertsona hiltzeko bezainbeste droga zeukan. Los Archivos Secretos de La Noche de… atalak Hoffmanen heriotzaren inguruko misterio guztiak azalduko ditu.

'La Noche de… Batalla por Sebastopol' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.


Informazio gehiago (2)