Audientzia
'El Conquistador' saioak lidergoari eutsi dio hirugarren astez jarraian
EITB
Abentura-realityak % 21,1eko audientzia-zatia eta 358.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua lortu zituen.
'El Conquistador del Pacífico' saioak lidergoari eutsi dio hirugarren astez jarraian eta % 21,1eko ikusle-kuotarekin audientzia-buru izan da berriz ere asteleheneko ordutegi nagusian. Julian Iantzik aurkeztutako abentura realityak 358.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du hirugarren atal honetan, Euskadin eta eragin eremuan.
Asteleheneko saioa gogorra izan zen talde urdinarentzat, bi lehiakide gehiago galdu zituelako. Jonek bertan behera utzi zuen abentura, eta dueluan, Caballok Pili kanporatu zuen. Tirolinako immunitate jokoa berdeek irabazi zuten, urdinek bigarren postua izan zuten eta gorriek azkena. Enekok Jonen erabakia sentitu zuen, baina lasai geratu zuen Piliren kanporaketaren ondoren.