22:30ean
Pili eta Jon protagonista, gaur gauean, 'El Conquis' eztabaida-saioan
EiTB
Halaber, laster lehiaketan izango den beste kapitaina nor den esango dute.
Pili eta Jon izango dira gaur gauean 'El Conquis' eztabaida-saioko gonbidatuak. Galdera asko erantzun beharko dituzte bi gonbidatuek, eta Bilbokoari egingo dizkiotenak argi daude: osasun arazoengatik utzi al zuen lehiaketa ala liskar giroan bizi den talde urdinarekin denbora gehiago egotea ezin zuelako jasan?
Caballoren aurkako duelua galdu zuen Piliren kasuan, galdera gehiago izango dituzte erantzuteko. Zergatik aukeratu zuen Iruñeko lehiakide indartsua bere kontra dueluan aritzeko? Enekok dena eman zuen berak kanporaketako erronka irabaz zezan? Zerk eragin zuen abenturako lagunekin harreman txarra izatea?
Pilik Sveta ikusiko du 'El Conquis'eko platoan, saioa utzi zuenetik lehen aldiz. Bi emakume hauen arteko harreman istilutsuaren beste atal bat ikusteko aukera izango dugu Miramongo estudioetan. Orobat, Eneko garaitua kanpamentura itzuli zeneko irudi argitaragabeak erakutsiko dituzte, eta baita taldeko gorriarenak ere. Hurrengo atalaren inguruan hausnartuko dute, David Seco eta Manu Maritxalarren helmuga zein izango den aztertu eta laster lehiaketan izango den kapitaina nor den esango dute. Horretaz guztiaz mintzatuko dira platoan Eider, Gotzon, Isma eta Nakor, Txurruk musika jarri, Ainhoak txiorik nabarmenenak irakurri eta Humbertok bere pertsonaiak dakartzan bitartean.
'El Conquis del Pacífico' asteazkenetan izaten da ikusgai, 'Eguraldia'ren ondorenk, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.