'El Conquis'en 4. atala
David Seco kapitain berriak ere ezin izan ditu urdinak salbatu; Soraya, kanporatuta
EiTB
Manu Maritxalar garaipen batekin hasi da gorrien kapitain gisa, eta Nagore Osoro ongi hartu dute talde berdean. Lekuek aise kanporatu du Soraya lianen dueluan.
Sorayak bihotza erdibiturik zuela esan du agur: batetik, pena emate dio taldea uzteak; baina, bestetik, pozik dago Pazifikoko abenturatik alde egiteagatik. Izan ere, infernu bilakatu da berarentzat, urdinen bileran argi utzi duenez.
Lianen dueluan, Sorayak garaipen erraza eman dio Lekueri, ez baita gai izan lianan gora zentimetro bat bera ere egiteko.
Talde bakoitzera kapitain barri bat sartu da eta, hain zuzen ere, kapitainen banaketarekin "El Conquistador del Pacífico" saioak aro berri bat hasi du 4. atalean.
Manu Maritxalar garaipen batekin hasi da gorrien kapitain gisa, baina Seletak eta talde gorriko kide gehienek ez dute poz handirik azaldu kapitain berriaren etorrerarekin. Guztiek nabarmentzen dute "El Conquis" saioan duten esperientzia handia, baina, zalantzak dituzte aurreko edizioetan izan duen jarreragatik, nahiz eta oraindik ezagutzen ez duten. Oraingoz ez dute kexurik, kanpamentu aberatsean guztia oso eramangarria baita.
Nagore Osoro gogo handiz hartu dute berdeek, eta are gogo handiagoz Patri kapitainak. Hasieratik oso ongi moldatu dira bi kapitainak, eta badirudi elkarren osagarri direla. Dena den, patroiak bere lana gaizki egin izanaren arantza du: ziaboga bat gaizki egitearen ondorioz taldea ia deskalifikatu egin dute.
Bestalde, David Seco beti bezala iritsi da, haserre eta kexuka. Izan ere, bere ustez, proban irregulartasunak egon dira. Dena dela, gehienek uste dute Secoren haserrearen arrazoia bestelakoa dela. Hau da, ez zaiola gustatzen taldean bi kapitain izatea eta bestea Eneko Van Horenbeke bere arerioa izatea. Bien arteko liskarrak alde batera utzi eta bat egin beharko dute Davidek eta Enekok tokatu zaien talde berezia bide onetik eraman nahi badute. Bestela, ibilbide laburra izango dute abenturan.
Lehia pil-pilean jarri da Nagore, David eta Manu kapitain berriak sartzearekin batera. Norgehiagoka zirraragarriagoa izango da, baina kanpamentuetako tenperatura asko igo daiteke, agian gehiegi; espero dugu talde batek ere sutan ez bukatzerik.
Ez ezazu galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.