Itxi

Conquistador del Fin del Mundo

Igandeko emanaldia, aurtego edizioko saiorik ikusiena izan da

A.H.

EITB

ETB-2k larunbat arratsaldean eskainitako La fuerza del valor filma eta ETB-1eko igande arratsaldeko pilota emanaldia audientzia buru izan ziren euren ordu tartean.

Igandeko ''El Conquistador del Fin del Mundo'' aurtengo edizioko saiorik ikusiena izan zen, bataz besteko 233.000 ikus-entzule eta %21,4eko audientzia-zatia lortuz. Julian Iantzik aurkezten duen reality-aren zazpigarren edizioan lortutako zifra hauek, Patagoniako abenturak astero jarraitzaile gehigo eta gehiago lortzen dituenaren adierazle dira. Igande gauean, besteak beste, 426.000 ikus-entzulek bat egin zuten edizioaren hamargarren atal honekin.

ETB-2ko La fuerza del valor

ETB-2n larunbat arratsaldean eskainitako La fuerza del valor filma arratsaldeko pelikularik ikusiena izan zen eta bere ordu tartean nagusitasuna lortu zuen, %15,1eko audientzia-zatiarekin. Paul Feig zinegilearen zuzendaritzapean, La fuerza del valor Ann Holm idazlearen eleberri ezagunaren egokitzapena da. Stalin-en garaian, ekialdeko kartzela batean preso egon ondoren ihes egitea lortuko duen haur bulgariar baten istorioa kontatzen du. 89.000 ikus-entzulek jarraitu zuten bataz beste emanaldia eta 240.000 pertsonek bat egin zuten filmaren pasarteren batekin emanaldian zehar.

Pilota ETB-1en

Bestalde, ETB-1eko igandeko pilota emankizunak ere audientzia nagusitasuna lortu zuen bere ordu tartean, Xala-Barriola eta Bengoetxea VI-Albisuk Eibarren jokatutako bibitako txapelketako norgehiagokari esker. Emanaldiak bataz besteko 136.000 ikus-entzule izan zituen eta euskaldunen artean %21,6ko audientzia-zatia lortu zuen.