Goizeko hitzordua
Genetikako azken aurrerapenak aztergai, asteazkeneko 'Forum'en
A.H.
EITB
David Barberok Javier Novo ikertzaile zientifikoa elkarrizketatuko du.
Javier Novo ikertzaile zientifikoa Nafarroako Unibertsitatean Genetika irakaslea da eta Genes, microbios y células liburua argitaratu berri du. Bere lana hizpide, asteazkeneko gonbidatua izango da ETB-2ko ''Forum'' elkarrizketa saioan. David Barberok egingo dion elkarrizketan, genetikan eman diren azkeneko aurrerapen zientifikoez eta osasunean duten aplikazioez arituko da.
''Forum'' asteazken honetan emitituko da goizeko 08:05etik aurrera ETB-2n.