Itxi

20:00etan

'Historias a Bocados' Arabako Bernedon dagoen Markinez herrian izango da gaur

EiTB

Leer en Castellano

Joseba Arguiñanok mendialdera joko du oraingoan, bertako bizilagunak ezagutu eta bere jakin mina asetzera.

Joseba Arguiñano, Markinez herrian

Gaur, 'Historias a Bocados' saioan, Joseba Arguiñanok Bernedoko udalerrian kokatuta dagoen Markinez herrira egingo du bisita.

Ramon Arambarri eta Marian Fernandez bikoteak etxera gonbidatuko du Joseba. Ondoren, Marianek Santa Leokadiako kobazuloko horman ikus daitekeen Epona jainkosa zelta erakutsiko dio. Ramonek, berriz, Izkiko Parke Naturalera eramango du aurkezlea. Ramon, sarritan, txoriei argazkiak egitera joan ohi da paraje horretara.

Dani Lopez de Robles bizilaguna ere ezagutuko du Josebak. Lasterketa luzeetan parte hartzea du gogoko Danik gaztetatik, baina orain 'barefoot walking' edo oinutsik egiten diren lasterketetan hartzen du parte. Danik berak egiten ditu bere oinetakoak, Mexikoko indigena tarahumaren oinetakoak eredu bezala hartuta.

'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)