Itxi

Kirolak zuzenean

Real / Athletic derbia eta Bera Beraren partida, gaur goizean, zuzenean

EiTB

Leer en Castellano

Arratsaldean, Binakako Txapelketako Artola-Mariezkurrena II / Arteaga II-Albisu eta Dario-Ruiz / Peña II-Aranguren partidak eskainiko dira Gasteiztik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kirol eskaintza zabala dugu gaurko. Hasteko, 11:30ean, ETB1en, Iberdrola Ligako derbia Anoetatik zuzenean: Real Sociedad / Athletic Club.

13:30ean hasita, EHF Kopako SCM Craiova / Super Amara Bera Bera norgehiagoka izango dugu ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, zuzenean.

17:00etan, ohi denez, zuzeneko pilota emankizuna izango dugu. Gasteizko Ogueta pilotalekuan izango dira oraingo honetan Euskal Telebistako kamerak. Hiru partida jokatuko dira: Retegi Bi-Untoria / Mendizabal III-Erostarbe, Binakako Txapelketako Artola-Mariezkurrena II / Arteaga II-Albisu eta Promozio Txapelketako Dario-Ruiz / Peña II-Aranguren.

Arratsaldeko lauretako herri kirolen tartean, hilaren 2an Ibarran jokatutako 640 kiloko sokatira finalak izango ditugu ikusgai. Goizeko 11etan, berriz, hilaren 5ean Beasainen jokatutako Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako jardunaldia.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)