Audientzia
'El Conquistador' saioak lidergoa sendotu du asteleheneko ordutegi nagusian
EITB
Asteleheneko atalak % 19,0ko audientzia zatia eta 285.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua lortu zituen.
'El Conquistador del Pacífico' saioak asteleheneko ordutegi-nagusian lidergoa sendotu du eta bere ordu-tartean audientzia-buru izan da bosgarren astez jarraian. Asteleheneko atalak % 19,0ko audientzia-zatia lortu zuen eta 285.000 ikus-entzuleko audientzia- metatua izan zuen Euskadin eta eragin-eremuan.
Abenturaren bosgarren atalak Teresaren kanporaketa ekarri zuen, haren estrategia suizidaren ondorioz. Gainera, urdinek lehen aldiz immunitate jokoa irabazi zuten, Enekok eta Davidek lokatza buru gainean biltzeko erakutsi zuten azerikeriaren ondorioz. Gorriak izan ziren bigarren, eta berdeak, azkenak.