23:15ean
Bikotekidea topatzeko modu berriak, gaur gauean, '360º Punto de Vista' saioan
EiTB
Internet bidez ligatzeko plataformen inguruan arituko dira, erabiltzaile askoren atzean ezkutatzen diren identitate faltsuak topatzeko.
Gaur gauean, '360º Punto de Vista' saioak sare sozialen bitartez bikotekidea topatzeko modu berriak aztertuko ditu. Alde batera utzi ote ditugu ligatzeko modu tradizionalak gaur egun hainbat aplikaziok eskaintzen dizkiguten aukeren aurrean?
Gaian sakontzeko, Maria Capilla Meetic plataformaren marketin arduradunarekin mintzatuko dira saioan. Horrez gain, Patricia Horrillo kazetariak aplikazio hauekin izan dituen bizipen pertsonalak azalduko ditu.
Bestalde, Interneteko erabiltzaile askoren atzean ezkutatzen diren identitate faltsuen inguruan arituko dira saioaren ohiko kolaboratzaileak: Fernando Palacios, Tito Irazusta eta Marta Martin. Beraiekin batera, Amaia Bakaikoa sexologoa eta Jorge Campanillas zibersegurtasunean aditua den abokatua egongo dira. Seguruak ote dira aplikazio hauek erabiltzaileen datu pertsonalak kudeatzeko?
'360º Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai, 23:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.