22:15ean
Itsu-itsuko hitzorduei buruzko erreportajea, gaur gauean, 'Punto de Vista' saioan
EiTB
Hiru bikoteren lekukotzen bitartez aztertuko du gaia Iñaki Elorzak.
Gaur gauean, ETB2ko 'Punto de Vista' saioan, itsu-itsuko hitzorduei buruzko erreportajea eskainiko dute. Iñaki Elorzak gidatu eta Grupo Proyección eta Grupo Secuoya ekoiztetxeek egindako 60 minutuko doku-reality honek, erreportajeen generoa aldatu du kamera subjektiboaren teknikari esker.
Izan ere, kamera duten betaurreko batzuen bitartez emango dute saioan pertsona protagonistek bizi dituzten egoeren berri. Kasu honetan, itsu-itsuko hitzorduak izango dituzte hizpide, hiru bikoteren lekukotzen bitartez. Lehenengo biak bikoteak dira orain: aspaldi ezagutu ziren Marivi eta Tino, eta Maite eta Aritz gazteak. Hirugarren bikotea, Jorge eta Israel, berriz, oraindik ez dira bikotea, baina sare sozial batera jo dute bikotekide bila, ea zorterik duten. Horien esperientzien nondik norakoak ezagutzeaz gain, maitasunak sexua esan nahi duen azalduko diote ikusleari.
Ikuspegi subjektibo honetatik, ikus-entzuleek protagonisten errealitatea hobeto uler dezakete, eta, gainera, telebistan aurretik jaso ez diren testigantzak eta egoerak ikusteko aukera dute. Atal bakoitzean hiru protagonista egongo dira, eta protagonisten gertukoenen testigantzak eta adituen iritziak ere jasoko dituzte.
'Punto de Vista' 22:15ean izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.