ETB2n
'Millennial' gazteak protagonista, 'Atrápame si Puedes' saioan
EiTB
Yago, June, Javier, Esti, Aranda eta Andrea izango dira nor baino nor gehiago aste honetan.
Gazte jendez inguratuko da aste honetan Patxi Alonso 'Atrápame si puedes' saioan. Sei millennial-ek egunez egun handituz doan zakua eskuratzeko aukera izango dute. Gaur-gaurkoz, 77.000 euro daude jokoan.
Sei lehiakide gazteak hauek dira: Yago, jatorri irlandarra duen bilbotarra, Biologia ikasten ari dena; June, Barakaldoko Biologia ikaslea; Javier, Corellako irakasle eta DJa; Esti, irakaslea bera ere, Portugaletekoa; Aranda, asteburuetako saioetan parte hartu izan duen futbolari azkoitiarra, eta Andrea, ama eta irakaslea den getxoztarra.
Gazte millennial-ei eskainitako saioa gaurtik ostiralera izango da ikusgai, 14:00-15:00 bitartean, ETB2n eta eitb.eus-en.