Itxi

ETB1en, 22:00etan

Serafin Zubiriren kontzertua, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan

EiTB

Leer en Castellano

En Esenzia orkestrarekin batera joan den urtarrilaren 1ean Tafallan eskainitako emanaldia dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Oholtzan' saioak Serafin Zubiriren kontzertua dakarkigu gaur. Urte Berri egunean Tafallako auditoriumean grabatutako emanaldia da. Bertan, Zubirirekin batera, En Esenzia Orkestra eta Tafallako hainbat kultur talde aritu ziren: abesbatzak, buruhandi eta erraldoien konpartsa, dantza taldea eta Malatxo txaranga.

Zubirik, bereak diren abestiak kantatzeaz gain, euskaraz abestu zuen lehen aldiz. Un beso y una flor edo Cuéntame abestiekin batera, Xalbadorren heriotzean, Txoria txori, Ixil ixilik edo Baldorba bezalako klasikoak abestu zituen, baita Nafarroako jota batzuk ere.

Serafin Zubiri En Esentzia. Tafalla emanaldia larunbatean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.


Bideoak (1)