Itxi

Igandean

Gran Canaria-Bizkaia Bilbao Basket partida, zuzenean, ETB-1en

A.H.

EITB

Arratsaldean, Eibarko pilota jaialdia eskainiko da zuzenean.

Igande goizean, Gran Canaria eta Bizkaia Bilbao Basket taldeen arteko ACB Ligako partida eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean. Xabier de la Fuentek eta Josean Aldurrek egingo dute Las Palmasen jokatuko den partidaren gaineko kontakizuna 12:15etik aurrera.

Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Euskal Telebistak astero herri kirolari zuzentzen dion tartean, Leitzan jokatutako aizkolarien Adania sariko finala eskainiko da, Koldo Aldalur eta Jose Etxebesteren komentarioekin.

Ondoren, ''ETB Kantxa'' saioak Eibarko pilotalekuarekin bat egingo du zuzenean. Retegi Bi-Merino eta Idoate-Zabaleta bikoteen arteko norgehiagokak irekiko du jaialdia eta ondoren, Gonzalez-Laskurain eta Xala-Barriola bikoteek jokatuko dute. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Elena Azpeitiak emango dute partiden berri arratsaldeko 17:00etatik aurrera.