Audientzia
'El Conquistador' bere ordu tartean nagusi % 18,8ko audientzia zatiarekin
EITB
Realityak 283.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.
'El Conquistador del Pacífico' bere ordu tartean audientzia-buru izan da seigarren astez jarraian, eta % 18,8ko audientzia zatia bereganatu du. Julian Iantzik aurkeztutako saioak 283.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.
Seigarren atal honetan, abenturari agur esan zion Glok, Manu Maritxalarrek labirintoaren immunitate proban egindako gehiegikerien ondorioz. Andonik Enekoren eta Daviden laguntzari esker kanporatu zuen Glo dueluan.