Itxi

22:30ean

Glo talde gorriaren sekretuak kontatzeko asmoarekin joango da gaur 'El Conquis'era

EiTB

Leer en Castellano

Hondarribiarrak agur esan zion abenturari astelehenean, Manu Maritxalarrekin eta bere taldekide batzuekin haserre.

Glo, "El Conquistador del Pacífico" saioko talde gorriko kanporatua. Argazkia: EiTB

Hondarribiko Glo izan da 'El Conquistador del Pacífico' realityaren azken kanporatua, eta Manu Maritxalarrekin eta bere taldekideekin oso haserre utzi du abentura. Gertatutakoa azaldu eta talde gorriaren sekretu guztiak kontatzeko asmoarekin joango da gaur gauean 'El Conquis'eko platora. Panaman izandako bizipenen ostean, Glok argi dauka nork agintzen duen talde gorrian.

Andonik irabazi zuen Gloren kontrako azken duelua, eta asteazken honetako saioak Eneko eta David laguntzaileekin kanpamentura egindako itzuleraren irudiak eskainiko ditu. Horrez gain, datorren asteko atalaren aurrerapena izango da ikusgai, eta conquistologoek astelehenean gertatutakoa aztertu eta iritzia emango dute. Besteak beste, Manu eta Seletaren arteko harreman polemikoaz arituko dira.

Gotzon, Isa, Eider, Isma eta Nakor ohiko solaskideekin batera izango dira Lorea eta Hodei lehiakide ohiak, Iban (Manu Maritxalarren defendatzaile sutsua) eta aurtengo abenturako lehiakideen senide eta lagunak. Halaber, Txurruk musikarekin girotuko du platoa, Ainhoak txiorik dibertigarrienak erakutsiko dizkigu eta Humberto Gutierrezek imitazio dibertigarri batekin harrituko gaitu.

'El Conquis del Pacífico' asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (2)