Itxi

22:15ean

Hainbat pertsonak jasaten duten diskriminazioaz, gaur gauean, 'Punto de Vista' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Saioak arauetatik edo normaltasunetik kanpo dauden pertsonak izango ditu protagonista.

'Punto de Vista' saioko irudia

Gaur gauean, 'Punto de Vista¿' saioak Soy diferente, no un bicho raro erreportajea eskainiko du. Arauetatik edo normaltasunetik kanpo dauden pertsonek jasaten duten diskriminazioa hartuko du hizpide.

Iñaki Elorza kazetariak aurkezten duen saioak kamera subjektiboaren teknika erabiltzen du, kamera duten betaurreko batzuen bitartez lau protagonistaren ikuspuntua jasotzeko asmoz. Laurek jasan izan dute diskriminazioa: Martak, metro bateko altuera duelako; Pedrok, ia 200 kilo pisatzen duelako; Naiarak, Asperger sindromea eta harremanetarako arazoak dituelako, eta Evak, eskizofrenia diagnostikatu ziotelako (hori dela eta, auzitegi-mediku bikaina izatetik ia bakardadean bizitzera igaro da, profesiorik gabe).

'Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai ETB2en eta eitb.eus-en, 22:15ean.

Informazio gehiago (2)