Itxi

22:30ean

'La Noche de...' saioak 'Lazos de sangre' pelikula eskainiko du gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Saioak, gainera, Blake Lively aktorea hartuko du protagonista, eta, horrez gain, Colin Farrell eta Shalma Hayek aktoreen ezkutuko gaitasunak erakutsiko ditu.

Lazos de Sangre filmaren fotograma

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Lazos de sangre filma estreinatuko du telebistan. 1970eko hamarkadako New Yorken dago girotuta, eta Clive Owen, Billy Crudup, Marion Cotillard, Zoe Saldaña eta Mila Kunis aktoreak ditu protagonista. Jacques Maillot zinemagilearen Liens de sang pelikula frantsesaren bertsioa da, eta elkarren artean oso ezberdinak diren bi anaiaren istorioa kontatzen du. Chris kartzelatik irten berri den kriminal ohia da, eta Frank, etorkizun oparoa duen polizia gaztea. Felix Linaresek pelikularen datu guztiak emango dizkigu emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, Blake Lively aktoreari buruzko erreportajea eskainiko du, eta, horrez gain, Colin Farrell eta Salam Hayek aktoreen ezkutuko gaitasunak erakutsiko ditu. Amaitzeko, bikoizketa lanetan izan ohi den zentsuraz arituko da, El bueno, el feo y el malo pelikula dibertigarria adibide gisa hartuta.

'La Noche de... Lazos de sangre' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)