Audientzia
'El Conquistador del Fin del Mundo', lider berriro ere
A.E
EITB
443.00 lagunek egin zuten bat uneren batean Juanitok eta Iratik lehiaketa uztea erabaki zuten tartearekin.
''El Conquistador del Fin del Mundo'' izan zen berriro ere igandeko saiorik ikusiena Euskadin. Audientziaren %21,1 eskuratu zuen eta 210.000 ikus-entzule izan zituen Euskadin eta eragin esparruan, bataz beste. Audientzia metatuari dagokionez, 443.000 lagunek egin zuten bat uneren batean saioarekin, Juanito Oiartzabal eta Irati Anda kapitainek lehiaketa uztea erabaki zuen saioarekin, alegia.
16:00etako zinea, ETB-2n audientzia buru
Asteburu honetan, bazkalosteko zinean, ETB-2k audientzia bikaina izan du. Larunbatean 16:00etan eman zen El color del crimen filmak %13,7ko sharea eta 257.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen eta tarte horretan programarik ikusiena izan zen. Igandean, 16:00etatiko tarte horretan berriro buru izan zen ETB-2 zinearekin: Por encima de su cadaver filmak %12,1ko audientzia zatia izan zuen eta 283.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
Bestalde, igandeko pilota partidak izandako erantzunak ere nabarmentzea merezi du. Xala eta Barriolak Gonzalez eta Laskurain mendean hartu zituzten partidak euskaldun artean %20,9ko audientzia zatia izan zuen eta lider izan zen.