20:00etan
Komunioira txangoa, arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioan
Joseba Argiñano Lantarongo herrian izango da.
Joseba Argiñano Arabako Lantarongo Komunioi herrira joango da gaur bertako bizilagunen berri jasotzera 'Historias A Bocados' saioan.
Nekazaritza bizimodu izan duten Euskal Herriko inguru honetan Alfredo Montoyak gaur egun ere horretan dihardu. Berarekin hitz egingo du Josebak. Artoa, garagarra, erremolatxa eta patata ekoizteko ereiten du lurra. Azken urteetan Arabako Babarrun Pintoa ereiten du.
Isabel Calderero 33 urteko Komunioiko bizilagunak sendabelarrak erabiliz kremak egiten erakutsiko dio. Bere amak egiten zituen modura egiten ditu eta familia eta lagunei oparitzen dizkie erredura eta ziztadak sendatzeko.
Blanca Cruzen historia ere ezagutzeko modukoa da eta halaxe azalduko dio Josebari. Erresuma Batuan 28 urte bizi ondoren itzuli da Blanca jaioterrira.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.