Itxi

8. Atalaren aurrerapena

Talde urdina galzorian, gorria 'erorketa askea'n eta berdea Pazifikotik paseoan

EiTB

Leer en Castellano

Talde urdinak eta gorriak arriskuan jarraitzen dute talde berdea Pazifikotik paseoan dabilen bitartean. Immunitate proba irabaztea ezinbesteko erronka izango da bi taldeentzat.

Argi-zuziaren proba

Urduritasunak pil-pilean daude bai talde gorriarentzat zein urdinarentzat. Biak egoera latzean ikusiko ditugu "El Conquistador del Pacífico" saioaren 8.atalean. Eneko Van Horenbekek eta David Sekok Angoso taldean minimoen azpitik jolasten dute eta desagertzetik hurbil. Seleta eta Manu Maritxalarren taldeak ostera, erreserba nahiko dituzte eta momentuz ez dira urdinen parera helduko, baina gorrien deribak oso itxura txarra du. Kapitainen arteko gaizkiulertuek desoreka itzelean jarri du taldea, horren erakusle dira azkeneko emaitzak.

Aste honetan, bi taldeek Las Perlas artxipelagoen ur urdinetatik kanpo jolastuko dute, talde berdea bitartean lasai asko Pazifikotik paseoan dabilela.

Asteon jolastuko den immunitate proba erraza bezain traidorea izango da. Abentura zaleek ahal duten gehiena eutsi beharko dute era bertikalean uretan flotatzen taldeak piztutako argi-zuzi bat eskuan dutelarik. Argi-zuzia piztuta uretan flotatzen gehien irauten duena izango da talde irabazlea.

Igerilari onentzako eta buru hotza dutenentzako proba izango da aste honetakoa. Taldeak taupadak lasaitzeko eta proba on bat egiteko gai ote diren ikusiko dugu atal honetan.

"El Conquistador del Pacífico", astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atal guztiak Nahieranen ikusteko aukera ere badago.

Informazio gehiago (2)