21:45ean
Arteatik musika ikuskizuna, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan
EITB
Gontzal Mendibil, Pauline & Juliette, Esti Olibares, Olatz Goikoetxea eta Bihotz Gorospe euskal artista ezagunek hartuko dute parte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Oholtzan' saioak Bizkaiko Artea herrian 2018ko irailaren 15ean izandako ikuskizuna eskainiko du, gaur, 21:45etik aurrera. Ilaski Serranok aurkezten duen saio honetan euskal artista ugarik parte hartu zuten, horien artean, Gontzal Mendibil, Pauline & Juliette, Esti Olibares, Olatz Goikoetxea eta Bihotz Gorospe.
'Artea Oholtzan 2018' larunbat honetan ikusgai, 21:45ean, ETB1en eta eitb.eus-en.