Kultur saioa
'Capital Cultura', Bernardo Atxagari buruzkoa oso-osorik
A.E.
EITB
Gabriel Arestik animatuta, literatur munduan urratsak ematen hasi zenekoa kontatuko du eta Obabaz ere mintzatuko da.
Ostegun honetan ETB-2ko ''Capital Cultura'' saioa Bernardo Atxari (Joseba Irazu) buruzkoa izango da oso-osorik. Bere hastapenei buruz arituko da Atxaga saio honetan. Gabriel Arestiren itzal eta bultzadaz mintzatuko da, berak animatu baitzuen idaztera. Halaber Obaba lekuaz ere arituko da eta Nevada gaur sormen gune gisa ere izango du hizpide.
Berritzailea eta zalantzarik gabe gaur egungo euskal egilerik unibertsalena da Atxaga. 1978. urtean Etiopia poema liburua eman zuen argitara. Europako abangoardiekin bat zetorren lanak eta izpiritu iraultzaile eta subertsiboa zuen. Hiru hamarkada beranduago,''Obabakoak liburuarekin nazioartean oihartzuna izan zuen. Horrez gain, Narratibako Sari Nazionala lortu zuen eta kritika eta irakurleen txaloa ere bai. Arrakastaz nobelagintza lantzen jarraitzen du: Gizona bere bakardadean, Soinujolearen semea eta Hiru etxe Frantzian kaleratu ditu. Haur eta gazte literatura ere lantzen ditu.
''Capital Cultura'' ostegunean dago ikusgai ''Vaya Semanita''ren ondoren.