22:30ean
Leire 'Ukelele' eta talde gorriaren barne-tentsioa protagonista, gaur, 'El Conquis'en
EITB
Gaurko saioak, gainera, Jose Luis Korta izango du gonbidatu berezi.
Leire Ukelele donostiarra, abenturako azken kanporatua, izango da 'El Conquis' eztabaida-saioaren gaurko gonbidatu nagusia. Bere kanporaketaz eta talde gorriaren krisi handiaz arituko da. Manuk eta Seletak elkarren arteko ezberdintasunak alde batera uztea erabaki dute eta taldearen egoera txarraren errua antolakuntzari egotziko diote, programaren historian askotan gertatu izan den moduan. Talde gorriko kapitainen papera aztertuko dute gonbidatu berezi batekin: Jose Luis Kortarekin.
Asteazkeneko saioak dueluaren osteko irudiak erakutsiko ditu: Arantxa irabazlearen itzulera alde batetik, eta kanporatuaren laguntzaile izandako Leire Juanesen itzulera, bestetik. Talde urdinak garaipena nola ospatzen duen ere ikusi ahal izango dugu, baita euren arteko tentsio giroa ere. Izan ere, oraindik ere gogoan dituzte Pili eta abenturaren hasierako eztabaida gogorrak.
Isa, Gotzon, Nakor, Eider eta Isma ohiko adituak eta orain arteko lehiakide kanporatuak bilduko dira platoan. Gazteako Txurruk eta Ainhoak giroa arinduko dute, eta Humberto Gutierrezek pertsonaia berri baten imitazioa ekarriko digu.
'El Conquis del Pacífico' asteazkenetan izaten da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.