ETB-2n
Barazkien onurez hizketan, ostiraleko 'Forum'en
A.H.
EITB
David Barberok Javier Urroz eragile eta komentarista gastronomikoa elkarrizketatuko du.
Javier Urroz eragile eta komentarista gastronomikoa hartuko du gonbidatu David Barberok ostiral honetako "Forum" saioan, 08:05ean ETB-2n. Barazkiei buruz argitaratu dituen azken bi liburuak izango ditu hizpide solasaldian. Barazki moeta ezberdinen ezaugarriak aipatzeaz gain, sukaldaritzarako dituzten onurak aztertuko ditu.&' || 'nbsp;