20:00etan
'Historias a Bocados' Mallabian izango da arratsaldean
EiTB
Juan Luis Irazolak, Karmele Gisasolak eta Ruben Markinak hartuko dute Joseba Arguiñano.
'Historias a Bocados' saioak Mallabiara bisita egingo du gaur. Bertan, Joseba Arguiñanok Juan Luis Irazolarekin egingo du topo. Bizitzan hamaika ogibide izandakoa da Irazola: pilotari profesionala eta taxi gidaria, besteak beste, eta, gaur egun, abelburuen garraiolaria da. Baserritarrei eskaintzen die zerbitzua bere abereak hiltegira eramateko. Hala ere, beste garraio mota bat ere egiten du: bere piriniar arrazako behiak lehiaketetara eraman.
Karmele Gisasolak 24 urte ditu eta denetariko euskal herri kiroletan jarduten du. Zelai I.aren alaba, leinuko kide da, Zelai III.a, hain zuzen ere. Ingudearekin entrenatzen duen bitartean hartuko du Joseba.
Ruben Markina Mallabiko abeltzaina da. 30 behi ditu eta hauen esnea marka komertzial bati saltzen dio. Gazta egiten ere hasi da esnearekin. Josebak behiak ukuilutik larrera ateratzen lagunduko dio. Halaber, Bizkaiko alderdi horretan abeltzainak nola bizi diren kontatuko du.
'Historias a Bocados' gaur, 20:00etan, dago ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.